XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. INTERPRETAZIOA.

8.1. Interpretazioa.

8.1.1. 8. hilabeteko haurraren (haur anorexikoaren) arrotzarekiko familiaritateaz, diogun, bigarren semestreko anorexiak hain zuzen ere bigarren semestrean agertzen direla, haurrarengan antolamendu mental berri bat agertzen denean, ama beste pertsonaietatik garbiki bereiztea permititzen diona.

Objektuarekiko harremana espezifikatu egiten da, larritasun berri bat agertzen delarik, hots, arrotzarekiko larritasuna.

Era berean esan dezakegu, haurrak erasotu duen amarekiko larritasuna ere ager daitekeela haur erasotzailearengan.

Honela, janariak hartzen du arrotz mehatxugilearen edo ama erasotzailearen errepresentazioa eta haurrak janaria errefusatuko du, amaren edo arrotzaren ordezko bezala.

Haur gazte anorexikoengan arrotzekiko familiartasuna eta oposizio jokaerarik eza agertzen da, haurra oso samurra eta alaia agertzen delarik; era berean, amarekiko harremanak agresibitatetik askatu egiten dira.

Anorexi jokaera izanen litzateke ukazioaren (Ez-aren) maila ezberdinak beregan kondentsatzen dituena.